
Gero eta konplexutasun eta dibertsitate handiagoa ezaugarritzat duen testuinguru ekonomiko berri honen aurrean, eta gure lurraldea Europako lurralderik lehiakorrenetan kokatzeko helburu handizalea kontsideratuz, honetarako 2010 urterako BPG-aren %3 I+G-ra bideratu behar dela estimatzen delarik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarteko Sailetik gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburua duten ekimen ezberdinak bultzatzen ari dira. Testuinguru ekonomiko globalizatuan kokatzen den erronka honi aurre egiteak, beste gauza batzuen artean, jarduera berritzailearen Dinamizazioa, arlo honetan diharduten agente ezberdinen arteko kohesioa eta I+G+B-rako saiakeren gehikuntza suposatuko du
Gipuzkoa 2020 Hausnarketa Estrategikoan sortutako “Gipuzkoa Berritzailea” agertoki handizalerantz aurrera egiteko Gipuzkoa BERRITZEN ekimena martxan jarri da Gipuzkoako lurralde historikoko I+G+B arloan garrantzitsuak diren agente guztiak parte hartzen duten topalekua izateko asmoarekin.
Helburuak
Azken helburua Gipuzkoako I+G+B-n inbertitzeko ahaleginen itzulerak hobetzeko jarduerak proposatzea da, jarduera horien gauzatzearekin partehartzaileen aldetik konpromezu bat sortuz: Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Gizarterako Sailak bere programak birformulatuko ditu prozesu honen arabera.
Prozesua hausnarketarekin hasiko da eta inplikatutako agente ezberdinak lehentasunezko ekintza-neurrien identifikaziora bideratuko da. Prozesua HIRU Arlo Tematikotan kontzentratuko diren lan-mahaietan egituratuko da:

Hiru arlo tematikoak
Prozesuan emaitza hobeak lortzeak hobekuntzarako ekintzak eta ekintza konpromezuak definitzea eskatzen du honakoei dagokienean:
Prozesua
Arlo tematiko bakoitzean:

Kudeaketa, koordinazioa eta dinamizazioa
Ekimena IK-4 (Tekniker eta Ikerlan) eta Deustuko Unibertsitatearen bitartez koordinatzen eta dinamizatzen ari da.

© 2004 Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua · Gipuzkoako Foru Aldundia
